Bisita ezazu
Indusketa eremuaren zati txiki bat urte osoan bisitagarria da, 2020. urtean Nafarroako Gobernuak finantzatutako kontsolidazio lanei esker. Gune termaleko bi geletan egin dira lan horiek eta herriguneko bide nagusiaren ertzean kokatuta daude.
Kontsolidazioaren helburu nagusia eraikuntza-aztarnak babestea eta indartzea izan da, aztarnak ikusgai izan egonik ere, agente meteorologikoek hainbeste hondatu ez zitzaten. Horretaz gain, 2 informazio-panel ere jarri dira, lehena lursailerako sarbidean eta bigarrena termen indusketa-eremuaren ertzean.
Bertara iristeko xehetasun gehiago nahi baldin badituzu klikatu hemen: nola iritsi.