Mezenasgo kanpaina

PROIEKTUA DIRUZ LAGUNDU!

Nahiz eta 2011. urtetik aurrera galtzada eta aztarnategiaren barnean ikerketa eta dibulgazio jarduerak gauzatu, zoritxarrez, proiektuaren etorkizuneko finantziazioa ez dago bermatuta. Hori horrela, Auritz/Burguete Udalak abian du pertsona partikularren zein enpresen diru ekarpenak jasotzea helburu duen Nafar Gobernuko MEKNA proiektua. Ekimena 2023ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.

Nafarroako Foru Ogasunean zergak ordaintzen dituen pertsona fisikoei zein enpresei zuzendutako proiektu da. Egindako diru ekarpenen truke honako zerga-onurak hauek jasoko dira (ekarpena egin ostean mezenasak ziurtagiri bat jasoko du hori egiaztatzeko):


  • Pertsona partikularrek zerga urte bakoitzean 150€ arteko ekarpenetan %80-ko zerga-desgrabazioa izango dute eta 150€tik gorakoek %40-koa. Adibidez: 40€-ko ekarpena eginda 8€ ordainduko dituzu soilik eta 32€ jasoko dituzu bueltan PFEZ kuota kenkarian.


  • Enpresek lehen 300 euroetan % 30eko zerga-desgrabazioa (metagarria enpresa bakoitzaren kargara) izango dute. Adibidez: 100 €-ko ekarpen batean, % 20ko karga izanez gero, 50 € emango ditu enpresak urtean.


Kanpainari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero klikatu hemen.

* Nafarroako Foru Ogasunean zergak ordaintzen ez dituzten pertsonek edo enpresek ekarpenak egin ahal izanen dituzte kontu korrontean, baina ez dute hemen azaldutako zerga-onurarik jasoko.

Ekarpenak egiteko kontu-zenbakia

ES60 2100 5310 3202 0002 5983 (Caixabank)

Zalduako proiektua diruz babesteko 6 arrazoi:

1. Pirinioen erromatarkuntza ulertzeko funtsezko aztarnategi arkeologikoa.

Ez dira asko Pirinioetan ikertu diren edo aztertzen ari diren erromatarren garaiko aztarnategiak eta are gutxiago baskoien lurraldean. Horregatik, Zalduak erreferentziazko aztarnategi izateko osagai guztiak biltzen ditu, ez bakarrik Nafarroan, baita nazioartean ere, Pirinioetako eskualdeetan erromatar kulturaren garapena eta antolaketa ikertzerakoan. Ez da ahaztu behar, Nafarroak erromatarren garaiko ondare eta ezagutza zabala den arren, Pirinioetako eskualdean ia ez dela esku hartu eta ez direla ezagutzen garai horren garapenaren nondik norakoak, garai historiko hau ulertzeko giltzarri direnak.

2. Lurraldearentzako kultura eta turismo-garapenerako motorra.

Proiektu honetan parte hartzen duten udalerri gehienak 500 biztanletik beherako herriak dira, eta erronka handiak dituzte, hala nola biztanleriaren despopulazioa eta zahartzea. Horregatik, proiektu honen esparruan egindako jarduerak oso garrantzitsuak dira; izan ere, eskualdeko kultur eskaintza osatzen dute eta herri horien interes turistikoko guneak osatzen dituzte.

3. Geofisikaren esparruan erreferentea.

Geofisikaren arloko ikerketei eta jarduerei esker (metodologia ez-suntsitzailea), informazio arkeologiko izugarria lortu ahal izan da, lurrra mugitu behar izan gabe. Oso eremu mugatuan bakarrik jardun den aztarnategia denez, aukera ugari eskaintzen ditu etorkizunean ere jakintza arlo honetan erreferentea izaten jarrai dezan.

4. Formakuntza-bokazioa.

Proiektuaren hasieratik, parte-hartzaileen prestakuntza funtsezkoa izan da ikerketa arkeologikoari dagozkion hainbat arlotan. Beraz, Zalduaren proiektu honek prestakuntza eskaini nahi die arkeologia-arloan ikasketak osatu nahi dituzten gazteei. MOLA-ren lankidetzaz baliatuta, Erresuma Batuan erabilitako landa-erregistroaren metodologia ikasteko aukera ematen da, Nafarroatik ateratzeko beharrik izan gabe.

5. Europara begira.

Aztarnategiak arkeologiaren formakuntzarekin, ikerketarekin eta zabalkundearekin lotutako Europako proiektuetan integratutako ekimen ugari hartu ditu (Grundtvig programa, COST- Action saga, DOVTA). Etorkizunean, lotura horiek sendotu nahi dira, aztarnategia, eta, ondorioz, proiektua, sare zabalagoetan integratu ahal izateko, jauzi kualitatibo zein kuantitatibo bat egiten laguntzeko.

6. Museografia egokia gure garaietarako.

Proiektuaren garapena hasierako fasean dago, eta horrek aukera ugari eskaintzen ditu inguruko beharretara egokitutako proposamen museografiko bat diseinatzeko unean. Eskura dauden baliabideekin aztarna fisikoak (indusketetan oinarritutakoak) eta eduki birtualak (azterlan geofisikoetan oinarritutakoak) konbinatzea aurreikusten da, ahalik eta inpaktu txikienarekin eta itzulgarritasun handienarekin ondarea hobeto ulertzeko eta zabaltzeko.