Galtzada

GALTZADA ETA PIRINIOETAKO IGAROBIDEA

Honako ibilbide hau erromatar galtzadaren ibilbidearen zati bati dagokio, hain zuzen ere, Caesaraugusta-ko (Zaragoza) eta Burdigala-ko (Bordele) hiriak lotzen zituenari. Zangotza aldean Irati ibaia jarraitu eta egungo Ekai Longida aldean Urrobiren arroan barneratzen zen, bertatik Artzibarren gora Orreagaraino iristen zen eta Ibañetako lepoa zeharkatu ostean, Luzaiden barna jaisten zen, iparralderantz jarraitzeko.

Haren eraikuntza K.a. I. mendearen inguruan egin zen, 6 eta 8 metro arteko zabalerarekin eta, bide osoan ez du %6ko desnibela gainditzen. Galtzada Erromatar inperioa erori arte erabili zen: armada, posta, zama handiak, gurdiak... Bidearen hondatzeak haren abandonua eragin zuen. Hala ere, animalia bide gisa erabilia izan da XIX. mende amaiera eta XX. mende hasieran errepide berriak egin zituzten arte.

Ibilbidea haren inguruan aurkitutako sei miliario edo mugarriek egiaztatu dute. Zedarri hauetariko bana jartzen zen milia (milia passum) bakoitzeko bide ertzean, hau da, gaur egungo 1.481 metroro. Bertan, hainbat informazio adierazi zitekeen grabatu edo margoen bidez: galtzada eraiki edo konpondu zuen enperadorearen izena, edota hurrengo mansio edo civitas-era zegoen distantzia adibidez.

Proposatutako ibildea jatorrizko bidea jarraitzen saiatzen da, baina batzuetan ezinezkoa suertatzen da zenbait arazoren ondorioz: luiziak, lursailaren egoera, jabetza pribatuak, etab.-gatik.

Galtzadari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero sakatu hemen.