Artziko aztarnetgia


Aztarnategia Artziko Jaurerriaren barnean kokatuta dago, gaur egun jauregia, Santa Maria eliza eta eraikinen baten hondarrak mantentzen diren gunearen inguruan. Arrasto arkeologikoak Urrobi ibaiaren ekialdeko ertzean daude, NA-2040 errepidearen iparraldean.

Aztarnategia beste gune estrategiko batean kokatua dago (Zalduakotik 16km ingurura), hau ere galtzadaren alboan baitago, Urrobi ibaiaren ertzean eta lautaden eta mendiguneen arteko trantsizio eremuan. Eraikin ugariko aztarnategia baldin bada ere, ikerketa lanak hastapenetan daude. Baina orain arte gehien ikertu den oinplano errektangularreko eraikina terma edo bainu guneari dagokio. Miaketa geofisikoek 4 gune edo espazioz berezia zegoela adierazi zuten eta erdiko gelak abside bat zuela ere dokumentatu zuen. Horietako gune batzuen hypocaustum edo berokuntza sistemako hainbat egitura identifikatu dira. Beste gela batean, aldiz, opus spicatum-ezko zorua (adreilu txikiak arrain hezur itxuran jarrita) partzialki kontserbatu da.

Indusketa arkeologikoak 2012an hasi ziren baina 2015. urtetik aurrera urtero burutu dira. Kontserbazio baldintzak direla eta aztarnak estali egiten dira urte osoan zehar, baina indusketek irauten duten bitartean bisitatzeko aukera izaten da.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO: https://www.valledearce.com/eu/yacimiento-de-artzi-arce/

ORDUTEGIA: beti irekita

SARRERA: doakoa.

Artziko aztarntegiaren kokapena (seinale gorriarekin adierazita).

Paisaietako soinuak

Artziko aztarnategia Irati-Orreaga Elkarteak egindako Paisaietako Soinuak ekimenaren barneko kokalekua izan da, lurraldea beste modu batera ezagutu eta haren Historian murgitzeko helburuarekin. Pasarteak entzun eta ekimenari buruzko informazioa ezagutzeko egin klik azpiko leihoa.