Nortzuk gara

Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia Historikoko Departamentuko kideek zuzentzen dituzte proiektu honen barnean dauden ekimenak. Aranzadik proiektuari bere baliabideak, lankidetza eta esperientzia eskaintzen dizkio, tokiko eta nazioarteko erakunde eta taldeekin elkarlana sustatuz.

Bestalde, Nafarroako Gobernuaren ekarpena eta babesa ezinbestekoa izan da kanpaina arkeologikoak aurrera atera daitezen ahalbidetu baitu. Beste erakunde batzuek ere antolatutako ekimenetan lagundu dute Euskokultur Fundazioa kasu.

Tokiko eragile publikoen artean lurraldeko sei udalek (eta zenbait kontzejuk) galtzadaren eta hari lotutako aztarnategien proiektua sustatzeko eta laguntzeko konpromisoa hartu zuten 2014. urtean. Hitzarmen hori izenpetutako udalak honako hauek dira: Agoitz, Artzibar, Auritz, Aurizberriko Kontzejua, Erroibar, Longida, Luzaide eta Orreaga. Horiei Cederna-Garalurreko landa garapenerako agentziaren ekimenen laguntza gehituta, erromatar ondare arkeologikoaren gaineko sare bat osatzen lagundu dute.

Nazioarteko erakundeen artean, Museum of Londo Archaeology (MOLA)-ren partaidetza azpimarratu behar da. 2013tik gaur egun arte Zalduako indusketa arkeologikoen kozuzendaritza partekatu baitu Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera.

Baina zalantzarik gabe lantaldearen oinarria urteetan zehar osatu den boluntario sarea izan da. Boluntario hauek gertuko herrietakoak zein estatuko beste txokoetatik etorritakoak izan dira eta proiektuko hainbat jardueretan parte hartu dute: indusketa lanetan; miaketa kanpainetan; materialen laborategi lanetan, auzolan deialdietan, etab. Horien guztien laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzatekeen proiektua gaur egun dagoen lekura iristea.

Kontaktua:

Lantaldearekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa: omendizabal@aranzadi.eus