Apaintzeko objektuak

URREZKO ERAZTUNA (Annulus aureus)

Intaglioa kolore urdineko nicolo onyx-arekin eginda dago. Objektuaren aparteko kalitatea (materialen dotoretasunagatik zein bere egindura teknikoagatik) Zalduako gune arkeologikoan bizi ziren batzuek zuten bizitza maila altuaren adierazgarri da.

Intaglioan ikus daitekeen irudia Fortuna jainkosa dela dirudi. Eskuetan, kornukopiaren irudi eskematikoa izan daitekeena du, ugalkortasunaren irudia eta jainkotasun horrekin batera maiz azaltzen den ikurra. Fortuna jainkosari egiten zioten gurtza oso ezaguna izan zen eta erromatar inperio erromatar osoan oso zabalduta egon zen. Fortunaren irudia duten objektuak erromatarren garaiko aztarnategi arkeologiko ugaritako etxeko testuinguru zein testuinguru pertsonal askotan topatu izan dituzte.

FIBULA Ω

Fibula omega "Ω" itxurakoa da eta apaintzeko ildaskak ditu gainazal osoaz zehar, alderik alde zeharkatuko zuen orratza ez da kontserbatu. Erromatar inperio osoan oso ohikoak ziren arropak eutsi eta apaintzeko paparreko orratzak hauek. Forma, material eta tamaina anitzekoak izan zitezkeen eta gaur egun mota ezberdinen arabera sailkatu ohi dira.

Bitxikeri gisa, fibula mota bati Iturissa izena ezarri zitzaion, Ateabalsako nekropolian (Zalduatik distantzia gutxira) mota horretako ale ugari identifikatu baitziren. Dirudienez, Aucissa fibula motaren moldaketa bat da, Tarraconense osoan zabaldu zena. Hala ere, hemen ikusgai dagoena ez da mota horretako fibula, xehetasunek ikusteko sakatu irudian.

ACUS CRINALIS

Latinezko hitzak argi adierazten duen moduan, bildutako orrazkerari eusteko erabiltzen ziren orratzak edo iskilinbak ziren. Hezurrez egindakoak izaten dira (beste aztarnategi batzuetan brontzezko batzuk ere aurkitu dituzte) eta haien forma behar funtzionaletara egokitzen da. Oro har, puntan amaitzen den zurtoin luzanga batek eta beste muturrean dagoen buruak edo lodiera batek osatzen dute. Orratzen buruaren dekorazioari eta neurriari dagokienez, era askotakoak izan daitezke, baina Zalduan identifikatutakoak esferikoak dira.

Objektu mota horiek oso ohikoak izaten dira kronologia erromatarreko aztarnategian; izan ere, Flavioren garaitik (K.o. 69-96) aurrera, moda-modan egon ziren kizkurrekin, txirikordekin eta ileordeekin egindako orrazkera konplexuak eta, haiek, eutsi ahal izateko, orratz ugari behar izaten zuten. Nafarroan, adibidez, hainbat unitate dokumentatu izan da honako aztarnategi erromatar hauetan: Andelo, Pompaelo, Cara eta Arellano.

3D-n dagoen orratzak acus crinalien antzeko ezaugarriak ditu, baina punta batean zuloa duenez josteko erabiliko zela pentsatzen da. Xehetasunez ikusteko sakatu irudian.